OKencasa. Zaintzaileak zaintzen

COVID-19 protokoloak

Ezagut itzazu koronabirusaren krisiaren aurrean abian jarri ditugun ekintzak. OKencasan badakigu denok gaudela kezkatuta koronabirusaren pandemiaren ondorioz bizi izaten ari garen egoeraren aurrean eta, horregatik, gure lantaldearen zein laguntza ematen diegun pertsonen osasuna zaintzeko abian jarri ditugun ekintzen berri eman nahi dizuegu.Quiron Prevencionen aholkularitzarekin, Covid-19 gaitzaren aurrean babesteko ondorengo neurriak ezarri ditugu:

Maskarak erabiltzea

Gure lantaldeko kideek maskara erabiltzen dute OKencasako erabiltzaileekiko harreman guztietan.

Espazioen desinfekzioa

Trebakuntza-saioak amaitzen direnean, baimendutako birizida batekin garbitzen da parte-hartzaile bakoitza egon den gunea (mahaia, aulkia, aulkietako beso-euskarriak, etab.).

Edukiera mugatua

Trebakuntza-saioetarako aurretiazko hitzordua hartzeko sistema erabiltzen dugu, aforoa kontrolatzeko helburuz. Parte-hartzaileei eskatzen zaie ez daitezela saiora etorri Covid-19 gaitzarenak izan daitezkeen sintomarik baldin badute.

Tenperatura kontrolatzea

Aldez aurretik, tenperatura hartzen zaie informazio- eta trebakuntza-saioetara etortzen diren pertsonei.

Gel hidroalkoholikoa

Erabiltzaileen eskura jartzen dugu gel hidroalkoholikoa, baita ordezko maskarak eta erabili eta botatzeko papera ere, aurrez aurrezko elkarrekintzaren bat egiten bada.

Gutxieneko segurtasun-tartea

Pertsonen arteko gomendatutako segurtasun-tartearekin egiten dira kontaktu eta saio guztiak.

Materiala modu seguruan bidaltzea

OKencasa sisteman erabiltzen den laguntza-materiala, eskuliburuan edo antzerako materialak pertsonen arteko kontakturik gabe entregatzen dira, dagokion segurtasun-distantziatik eta aldez aurretik desinfektatuta.

Gailuen entrega segurua

Gailu elektronikoak, halakorik ez duten pertsonei lagatzen zaizkienak, segurtasun-distantzia batetik eta aldez aurretik desinfektatuta entregatzen dira. Funtzionamenduari buruzko edozein azalpen aurrez deskribatutako protokoloekin egiten da.