PROGRAMA PILOTU BAT DA, ETA BERE HELBURUA ZAINTZAILEAK ZAINTZEA DA

Mendekotasuna duten familiako adineko pertsonak zaintzen dituzten senitartekoei laguntzeko sistema bat sortu nahi da, haien bizi-kalitatea hobetzeko eta eguneroko jarduna errazteko helburuz.

Programa pilotuak familien esku hurrengo baliabideak jarriko ditu:
 

ZAINKETAREN ANTOLAKETA

Zainketa-lanen koordinazioa erraztu nahi duten tresnak izango dituzue.
 

ONLINE BIDEZKO TREBAKUNTZA

Zuen senitartekoa hobeto nola zaindu, eta zeuon burua modu eraginkorrean nola zaindu ikasiko duzue.
 

ZAINKETAKO ZURE AHOLKULARIA

Zainketako zuen aholkularia izango duzue, unerik zailenetan laguntza emango dizuena.
 

ABANTAILAK ZERBITZU ERABILGARRIETAN

Hainbat zerbitzu eskuratu ahal izango duzue abaintailazko baldintzetan, hala nola fisioterapia, lege-aholkularitza, eta administrazio-tramitazioetarako aholkularitza-zerbitzua.

 

NORENTZAT DA?

Proiektu pilotua dementzia duen adineko pertsonaren bat zaintzen duten Donostiako familia bila ari da. Ahal dela -nahiz eta ez den ezinbesteko baldintza-, hobe senitarteko gutxienez bi pertsona baldin badaude zainketako eginkizunean inplikatuta, eta urtebete baino gehiago badaramate zeregin horretan.

 

ZER EGIN BEHARKO DU PARTE HARTZEN DUEN FAMILIAK?

Oso erraza izango da; programaren zerbitzuak eta tresnak erabili beharko ditu etxetik bertatik eta hilabete batzuez, telefono mugikorretarako eta tabletatarako aplikazio soil baten bitartez. Programak berak eskainiko die beharrezko trebakuntza eta tresnak, parte hartzeak ez dakarkien lanik ekarri.

 

PARTE HARTZEAK SARIA DU

Zuen partaidetza eskertzeko, zenbait pizgarri izango duzue, zainketa hobetzearekin konprometituta dauden erakunde batzuen lankidetzari esker. Pizgarri horiek senitarteko zaintzaileen ongizatera bideratuta daude; hala nola, talasoterapia saioak, laguntza pertsonaleko orduak, kultura-ekitaldetarako sarrerak, zainketa-lanetarako material erabilgarria eta ongizate fisikorako zerbitzuak, batzuk aipatzeagatik.

 

PARTE HARTZEKO EPEA AGORTUA

Parte hartzeko epea agortua dago. Informazio xehetuagoa edo edozein iradokizun jasotzeko, zuen esanetara gauzkazue 688 777 487 telefono zenbakian.

 

Responsable: SESOSGI, S.L.
Finalidad: Responder a las consultas sobre OKENCASA.
Legitimación: Consentimiento del interesado/a
Destinatarios: No se cederán datos a terceros salvo obligación legal o usted nos lo haya autorizado expresamente.
Derechos: Acceder, rectificar y suprimir los datos, así como otros derechos, como se explica en la información adicional.

Koordinatzailea
 

Babesleak
 

Laguntzaileak